Bai, Athletic ®️

Athletic laguntzen jarraituko dut zale bezala

 

Zenbait hilabetetan zehar burutu nahi genuen proiektua lantzen eta bere bideragarritasuna sakonki aztertzen aritu izan ondoren, azkenik, Athletic Clubeko presidentziarako nire hautagaitza ez aurkeztea erabaki dut  nire konfiantzazko taldearekin.  

 

Egun indarrean dagoen kirolari buruzko legetik eratortzen den arau-esparruak kaudimendun proiektu eta hautagaitzasendo bat, Klubak eskatzen duen mailakoa, aurkezteagalarazten digu.

Klubarengatiko gure maitasunak erakusten duen erantzukizun eta hausnarketatik, zintzotasun eta onestasunetik, uste dugu, zalantzak beharrean, ziurtasunak eskatzen dituen misio bati aurre egiteko beharrezko baldintzak ez direla betetzen.

 

Batasun eta lasaitasun mezu bat helarazi nahi dugu. Gure eskuragaitasuna eta laguntza adierazi nahi diogu hauteskundeetara aurkeztuko diren pertsona/hautagaitza guztiei, eskua luzatzen diegu. Halaber, Club honetako pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, bere lan eta arduragatik.  

 

Zaleei nire eskerrik sakonena adierazi nahi diet erakutsi didaten laguntza eta maitasun guztiagatik. Bere ilusio eta sentimenduak Athleticek etorkizun handia duela egiaztatu digute.  

 

Azkenik, eta ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, azkeneko hilabete hauetan proiektu honekin amesten izan diren pertsona guzti horiei bereziki aintzatestea. Talde eskuzabala, jatorra, profesionala eta balio handikoa. Athleticek, pertsona bikainen bihotzean eta buruan bizirik darraiela erakutsi didate.

 

Ezin ahaztu nire omenaldi maitekorrena nire kideen familiei eta bereziki nire hurbilekoenei, konfiantza izategatik eta Athleticek merezi zuela sinisteagatik.

 

Eskerrik asko danori bihotzez.

 

Gizartean, kirolean eta erakundeetan dauden sentsibilitateei, guztion artean gure Athleticen etorkizuna eraikitzen jarraitu ahal izatea eskatzen diegu, behar dugulako. 

 

Gure kluba laguntzen jarraituko dugu zale gisa, beti bezala. Aupa Athletic, beti zurekin! 

 

Aitor Elizegi

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s